Angel Erro.
JIRA

Hasiberria

2017ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Lagun batek kontatu du berea ez den auto bat erabiltzen ari dela azkenaldian. Auto horrek gidari hasi berrien L hizkia darama atzeko aldean, baina ez du oharpen txuri-berdea kendu. Eledun auto hura gidatzen duenetik, esan du, beste gidariek klaxona gehiago jotzen diotela. Ni egoera berdinean inoiz egon ez naizen arren, L letra aspaldian galdu eta inoiz berreskuratu ez dudan arren, eta logikak eta gizalegeak kontrakoa agindu beharko balu ere, oso sinesgarria egin zait auto erabiltzaile zaharrek (ustezko eta itxurazko) hasiberriarekin erakutsitako pazientziarik ezaren lekukotasuna, beharbada bestelako testuinguruetan ere hasiberriarekiko egonarririk eza ikusita nagoelako. Zorionez jendeak ez du turutarik eskura euskaldun berri-berriari esaldi berantetsiengatik presa emateko. Hau bakarrik oso eskura dugun adibide bat paratze aldera. Bakoitzak bila ditzala beste adibide batzuk gertuko eremu batean.

L hizkia ez atzeko beiran, baizik eta autoaren goiko aldean, eramaten nuen garaian, autoeskolako irakasleak oraindik, trebatuagoa omen nagoen honetan, aplikatzen dudan eta mundu guztiari aholkatzen diodan lezio bat irakatsi zidan: klaxona jotzen didaten bakoitzean ni oraindik geldiago aritzen naiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.