Angel Erro.
JIRA

Aurrezkiak

2018ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Downton Abbey telesailean bada atal bat, non Hughs andrea, giltzaina, eta Carson jauna, etxezaina, planak egiten ari dira bion artean etxe txiki bat erosi, alokatzeko asmoz eta, erretiroa hartutakoan (dagoeneko adinean sartuxeak daude biak ala biak), apopiloak hartzeko. Hurrengo atalean, Hughs andreak Carson jaunari aitortzen dio, ilusioa elikatu duen arren, berak ezinen duela egitasmoan parte hartu, ez baitu aurrezkirik (oker ez banago, ahizpa gaixo baten zaintzan xahutzen du hilero aurrezteko lukeena). Carsonek galdetzen dio orduan nola hartuko duen erretiroa. Ezinen du, botatzen du andreak etsituta baina natural, lanean jarraitu beharko du ahal bitartean.

Ez zehazki eszena hori, bai telesaileko langileak, beheko solairukoak, etorri zaizkit burura Mariano Rajoyk langile jendeak pentsio pribatuetan dirua aurrezteko aholkatu duenean, iradokiz (mundu guztiak gero eta argiago du hala izanen dela) erretiroko dirurik gabe, diru kopuru duinik gabe, geldituko dela. Nire inguruan gero eta jende gehiago ezagutzen dut (eskulan gogorrik ez: kazetariak, diseinatzaileak, freelanceak…), ahal bitartean lanean jarraitu beharko dutela natural onartzen hasita dagoena, gutxi kotizatu eta erretirorako ezin aurreztuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.