Angel Erro.
JIRA

Antzinako herria

2018ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Lehendakariak Kirmen Uriberen Abangoardia maite duen antzinako herria obra aurkeztu du, Euskadi Basque Country-ren aurkezpen gutuna munduan. Sic. Horixe dio Eusko Jaurlaritzaren webguneko notiziak. Enkarguzko lanaren nolakoa eta zertarakoa azaltzen dituen 37 minutuko bideo batekin batera. Aurkezpenean errelato eta kontakizun hitzak maiz agertu arren, ez zait argiegi gelditu lanak gehiago duen literariotik edo (kontakizun hitzaren testuinguru berri modakoari jarraituz) historiaren bertsio jakin bat nagusiarazteko borondate politikotik.

«Beharrezkoa dugu kontakizun bat geure burua aurkeztu ahal izateko, hala Europan nola munduan», dio Iñigo Urkulluk eta jarraian galdera erretorikoa egiten du: «Zer da Euskadi Basque Country? Nondik gatoz eta nolakoak gara? Nora joan nahi dugu? Eta, agian garrantzitsuena, nola egin aurrera?».

Liburua argitaratuta dagoen lau hizkuntzetatik edozeinetan irakurtzeko aukera iritsi bitartean, izenburuarekin baino ezin naiz entretenitu eta sortzen zaidan zalantza batekin. Zahar eta modernoaren arteko jolas horretan terminoak alderantzikatzea ez ote litzatekeen zintzoagoa. Ez ote garen antzinakotasunaz maitemindurik dagoen herri modernoa, modernoegia agian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.