Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Ene, zenbat ene!

2017ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
N nintzen, N naiz. Nire nonbrea, N, nahi nuen nik nabarmendu nire nerabezaroko nabigazio narratiboan. Neke neurtezinez nahigabetzen ninduen nire nagialdiak nahiz nostalgiak nahierara narratzeak, nire neurastenia neutralizatzeak, nerabezaroko nahimen nartzisistak natural-natural naretzeak. Neurri narrasean neukan neureganatua naizenaren nozioa, neurekiko nioelarik neure nortasuna nagusitu nahi nuela: nadin nihilista!, nioen nerbio negoziaezinez; nadin neurotikoa!, nadin nadila neomarxista nahiz neofaxista! Nazkatzeraino nireganatzen nituen nik nire noiznolako norabideak, neurritsu normalak nituelakoan nengoen nire neuronak. Noiztik naizen nobelagileen naziokoa? Noiztiknaizen narratzaileen numen nuklearra? Neurtu nire narrazioen nahiz neurtitzen nektarra.

(N omen kontsonanterik usuena euskarazko testuetan, nahiz ez den hala gertatzen hitzen hasieran. Irakurleak har beza, igande petral batez, N-aren gorazarretzat…)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.