Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Ikonoak

2017ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Popularren logotipoko hegaztiak ez omen dira kaioak, charranak baizik (euskaraz milabarrikak), hala zabaldu du logotipoaren sortzaileak, zinegotzi popularra bera. Orain bi urte txio-txio bera kantatu zuen sare sozialetan. Eta baita orain bost bat urte ere. Arreta informatiboa popularren ustelkerian zentratuta dabilen orotan, et, ez dira kaioak!, egiten du karranka zinegotziak, kaioak sarraskijaleak dira, baina charranak ez!

Ameto, baina astindu ditzagun euskal hiztegia eta ikonografia. Txalupa baten gainean milabarrikak pilatzen badira, «ekatxa da atzean», diote Bermeo aldean. Bestalde, gaztelaniazko charran Txerren hitzaren aldagai bat da, hori ere Bermeo aldean, eta zer den kasualitatea, trumoiak entzuten direnean ekaitza iragarriz, «Txarran dabil!» esaten dute, eta «Txarran-bolak» ere deitzen diete trumoiei.

Bada, logotipoko hegaztiak kaioak badira, ustel; milabarrikak badira, ekaitz; txarranak badira, deabru eta trumoi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.