Angel Erro.
JIRA

Gizaki libreak

2018ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Irakurle guztiek Perez Hilton nor den ezagutuko duzuenez ez naiz azalpenetan luzatuko. Egunotan berripaperetara itzuli da, honako goiburuak eraginda: «Perez Hilton, semea gay izatea nahi ez duen gaya». Ematen du zertan hausnartu. Salaketa izan zitekeen (baina, spoiler, tipoa ergel hutsa da). Berak sufritutakoa, gizarteak berari pasarazitakoa, seme-alabentzat nahi ez izateak logikoa irudi lezake. Normalizazio bidean oraindik egiteko asko dagoela onartzeko modua ere izan zitekeen. Dirudun familia txuri mendebaldar batean sufrikarioa baldin bada, pentsa zer izanen da munduaren zati handiarentzat.

Dena den, niri mingarria zait gay batek horrelakorik esatea. Nortasun sexualaren harrotasunak kontrakoa zuritu balezake ere, semea homosexuala izateko desira ere ez litzateke dotoreegia. Seme-alaben garapen askeak, presiorik gabeak, behar du edozein gurasoren bide orria.

Egunotan Frantzian zabaldu dira gurasoek La manif pour tous homofobora joanarazitako nerabe gay baten adierazpenak, «umeen onbeharrez» deitutako manifestazioak zenbat kalte eragin zion umetan.

Ez bakarrik sexualtasunari dagokionez, kontu guztietan saiatu beharko genuke haurrak eta nerabeak gizaki libre eta ezezaguntzat tratatzen, inora bideratu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.