Angel Erro.
JIRA

Zenbat lanpostu

2018ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Nor ez da tarteka egunkaria irakurrita haserretzen? Ni oso erraz sumintzen naiz irakurtzen ari naizen agerkariak alokairuen edo etxe salmenten gorakadari buruzko artikulu auskalo nork babestutakoa ekartzen badu. Bizi naizen tokitik egotzia izateko eguna hurbilago ikusten dut, halakoetan, Hasier Larretxeak El lenguaje de los bosques liburuan ederresten dituen basoetatik hurbilagora aldatu beharreko eguna.

Aurrekoan gazte ekintzaile bat, pisua gehienbat turistentzat alokatu nahi duten jabeei alokairuaren kudeaketa osoa (etekinen %20ren truke) egiteaz arduratzen den enpresa baten sozioa, horrelako prentsa erreportaje batean kexatzen zen alokairu turistikoen negozioa deabrutzeko dagoen jokaeraz, kontuan hartuta horrek zenbat lanpostu eragiten dituen. Ohiko haserreari haserre oraindik zaharrago bat gehitu zitzaion. Edozein gauza zuritzeko orduan (saltoki erraldoi baten irekiera, hirigune erdian ia hirurehun loleku izanen dituen hostel baten sorrera), horrek zenbat lanpostu sortuko dituen haizatzearen joera, ia ezin erantzunezko argudioa balitz bezala, inoiz zehaztu gabe nolako lanak sortuko dituen, zer-nolako kontraturekin, eta zenbat lanpostu eta zenbat ekonomia sare suntsituko dituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.