Angel Erro.
JIRA

Altxor bat da

2018ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Atzo Iruñean izan zen manifestazioaren laburpen onena Patxi Huarte Zaldieroak egin zuen ostiraleko bere tiran, egunkari honetantxe. Bi katebegi galdu ari dira hizketan. Haietako batek suharki argitu nahi du: «Ez da euskararen AURKAKO manifestazioa!!». Besteak berretsi du: «Euskara altxor bat da!». Hitza hartzen lehenak argipen (esanahitsu) bat egiten du jarraian: «Euskaldunen aurkako manifa bat da!!». Orduan ere bigarren katebegi galduak babesten du bestearen adierazpena: «Oso astunak dira!».

Hizkuntza maite dute, horretaz daude sinetsita (eta maitasuna azken finean autoiruzur kontua denez onartuko diogu), baina hiztunik gabe. Zuk eta biok euskara jakitea onartzeko prest daude, baina, euskara haien aurrean eginez gero, molestatzeagatik ari garela ondorioztatuko lukete, eta, erakunde baten aurrean erabiliz gero, dena delako funtzionarioari lanpostua kendu eta gure alderdikide bati emateko dela. Ohartuko zineten hor logikaren kontrako jauzi bat egiten dutela, euskara ideologia jakin batekin lotuta. Zeren, abertzaleak alde batera utzita, ondorioztatzen baitute nor izan daitekeen euskara hizkuntza biziduna izan dadin hartu beharreko lan eta nekeak bezain (bai beste hitza ez dago) astuna?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.