Angel Erro.
JIRA

Eskuidatzia

2018ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Eskuz idaztea gehienez ere zirriborroetarako utzi dugunok gogoan dugu bolalumako tinta ahitzen zitzaigunekoa. Orain agortu baino lehenago galtzen ditut boligrafoak. Nire buruarentzako apunte batetik harago, norbaiti ohar bat mahai gainean edo ate azpitik utzi behar eta neure idazkeraz harritzera iritsi naiz, nire baitako zati hori urteetan inorekin partekatu gabe eta, iraganeko oroitzapen lauso batekin batera, garapen sekretu baten lekukotasun ezustekoa ekarriko balu bezala.

Paperezko liburuak desagertuko zirelako kezka hedatu da azken urteetan, hondarraldian pixka bat baretu bada ere, baina eskuidazketa galtzearen arrangurak inor gutxi estutu du. Irakaskuntzan, nik dakidantxoaren arabera, lanak makinaz aurkeztea bultzatzen da eta ez diot gaizki ari direnik. Haur eta gazteentzako literatur lehiaketen epaimahaian aritu naizenean azkengabeki eskertu ditut, eta agian hobetsi ere bai, makinan idatzitakoak.

Aste honetan Angel Gabilondo donostiarrak eskuz idatzitako gutun batean ofizialki aurkeztu du bere burua Madrilgo erkidegorako hautagai sozialista izateko. Ez dakit ohitura hala den. Engaiamendu eta zintzotasun plus bat ikustea ezin izan dut saihestu, nik zutabe honetako testua entregatzekoan eduki ez dudana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.