Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Kontrolean

2017ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Demagun bidaiari bat Bartzelonako El Prat aireportuan alemanez mintzatzen kontroleko polizia nazionalari. Poliziak ez dio ulertu. Bidaiariak ez daki, ordea, alemana beste hizkuntzarik (edo ez du alemana beste hizkuntzarik egin nahi). Poliziak, adeitasunez, gerrikoa seinalatzen dio. Alemanak gerrikoa kentzen du. Poliziak, amultsu, egin beharrekoak adierazten dizkio keinuka eta, kortesia osoz, Auf Wiedersehen esanez agurtzen du bidaiaria.

Demagun beste bidaiari bat katalanez mintzatzen kontrol bereko polizia nazionalari. Poliziak, egiteko gazteleraz. Bidaiariak ez daki, ordea, katalana beste hizkuntzarik (edo ez du katalana beste hizkuntzarik egin nahi). Polizia samurtzen zaio, baina iparraldeko adieran. Hitz egiteko espainieraz, maitatzeko Espainia (sic), eta irakurleak ondo imajinatzen dituenak eta bi esaten dizkio. Bidaiariak katalanez segitzen du. Eszenatik sei hilabetera 601 euroko isuna jaso du. Gazteleraz. Mozal legea aplikatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.