Albistea entzun

Egipto. Estatu kolpearen ondorena

Behin-behineko espetxealdia amaituta, Mubarak etxeko atxiloaldian izango da

Berria -

2013ko abuztuak 22

Kairoko auzitegi batek Hosni Mubarak presidente ohia behin-behinean aske uzteko agindu zuen atzo, baina azken orduan etxeko atxiloaldia agindu zuten. Ustelkeria auzi bategatik epaitzen ari dira Mubarak, baina, epaileen ustez, betea du badaezpadako espetxealdian eman zezakeen gehieneko epea. 48 orduko epea baitu Egiptoko Fiskaltzak neurriaren kontra helegitea aurkezteko. Hainbat enpresatatik milioika libera egiptoar balio duten opariak jasotzea leporatzen diote agintari ohiari. Hala ere, hori ez da Mubaraken kontrako epaiketa bakarra: 2011ko manifestazioetan protestariak hiltzen uzteagatik epaituko dute datorren igandean; eta aurrerago, ustez modu bidegabean aberasteagatik eta diru publikoak poltsikoratzeagatik eseriko da akusatuen aulkian.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Palestinarrak gizon baten hilotza eramaten, Jeninen. ©ALAA BADARNEH / EFE

Israelgo armadak hamar palestinar hil ditu bi erasotan

Julen Otaegi Leonet - Isabel Jaurena - Mikel O. Iribar

Lehen oldarraldian, Israelgo indarrek bederatzi lagun erail dituzte Zisjordaniako Jenin hiriko errefuxiatuen kanpalekuan, «eraso terrorista» bat eragozteko; hamargarrena, Jerusalem ekialdean hil dute.

Malmer Stenergard Suediako Migrazio ministroa, Ylva Johansson Europako Batzordeko Barne komisarioa eta Gunnar Strommer Suediako Justizia ministroa, gaur, Stockholmen, EBko Barne ministroen bilkuraren aurretik ©PONTUS LUNDAHL / EFE

EBko estatu kideen arteko koordinazioa handitu nahi dute migratzaile gehiago kanporatzeko

Ander Perez Zala

Europako Batzordeak aurkezturiko plana aztertuko dute egunotan talde komunitarioko Barne ministroek. Asilorako eskubiderik ez duten iheslariak itzultzea du helburu.

Manifestari bat, demokraziaren aldeko afixa bat eskuan duela, hilaren 9an. ©MARTA MAROTO

«Beldur naiz zer-nolako Brasil utziko diegun bilobei»

Marta Maroto

Erakunde demokratikoei egin dizkieten eraso biolentoak ikertzen ari da Auzitegi Gorena, eta gero eta sendoagoak dira Bolsonarori eta haren ingurukoei buruzko susmoak.
Oriol Junqueras, iazko azaroan, ERCren ekitaldi politiko batean. ©DAVID BORRAT / EFE

Junquerasen inhabilitazioa zazpi urtera jaisteko eskatu du Estatuaren Abokatutzak

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Espainiako Auzitegi Gorenari egin dio eskaria. Onartuko balu, Kataluniako Gobernuko presidenteorde ohiak 2025ean beteko luke inhabilitazio zigorra.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.