Petti Petti eta Balerdi Balerdi

Toño Murok gitarrista gisa fitxatu du Berako kantaria; bakarka eta taldearekin arituko da gaur Gernika-Lumon

Balerdi Balerdik laukotea osatu du Pettirekin. JUANAN RUIZ  / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2014ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Balerdi Balerdi taldea piztu egin zen iazko udaberrian. Ez zen ustekabe bakarra izan: Toño Muro taldearen sortzaileak handik gutxira iragarri zuen taldeak beste gitarra bat izango zuela zuzenean jotzeko, eta Petti izango zela gitarrista. Gaur, formatu guztiak eskainiko dituen kontzertu bat emango dute Gernika-Lumon: Petti bakarka arituko da, eta gero Balerdi Balerdirekin.

Bakarka ibili da Petti 1997. urtetik, Noise Hole eta Zup taldeetan oso gazte hasi ondoren. Halere, beti prest egon da elkarlanean aritzeko hainbat musikarirekin; besteak beste, Anarirekin ——Anari ta Petti disko partekatua kaleratu zuten, 2003ean——. Rafa Rueda eta Txuma Murugarrenekin plazaratu zuen hurrengo diskoa (Hauxe), 2006. urtean.

Barrence Withfield blues musikari estatubatuarrarekin Barrence Whitfield eta Petti & The Bloodyhotsaks diskoa grabatu zuen 2009. urtean.

Balerdi Balerdi euskarazko power poparen aitzindaria izan zen, Euskal Rock Erradikala puri-purian zegoen garaian. Kritika onak izan bazituzten ere, egitasmoa bertan behera utzi zuten, hiru disko argitaratu ondoren, zale gutxi zituztela iritzita—azken kontzertuan hamabi ikusle izan zituztela gogoratzen dute—. Aurten itzuli dira, hirukote gisa hasieran, eta Pettirekin orain.

KONTZERTUA

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Astran, Gernika-Lumon (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.