Rockaren erregearen doinuak

Mystery Train taldeak Elvisen abestiak joko ditu gaur Donostiako Be Bop tabernan, gauerditik aurrera

Mystery Train taldeak Elvis Presleyren abestiak egokitzen ditu. BERRIA.
Donostia
2012ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Junior Parker bluesaren erregeak (Mississippi, AEB, 1932) tren misteriotsu baten gaineko abesti bat idatzi zuen 1953an, Mystery Train, eta bi urte geroago, Elvis Presley rock-and-rollaren erregeak (Mississippi, 1935) kantaren egokitzapena egin zuen. Mystery Train delakoa historiako abestirik onenen zerrendetan da orain. Izen hori berreskuratuz eta haren abestiak egokituz, kontzertu bakoitzean omenaldi berezia egiten diote Elvisi Sergio Iglesiasek —ahotsa eta gitarra—, Juan Carlos Kaperotxipik —bateria—, Mikel Sukunzak —baxua— eta Daniel Fernandezek —gitarra—.

Gauerditik aurrera, Gipuzkoako laukoteak urteetan atzera egingo du, eta Las Vegas hirian (AEB) rockaren erregeak ema-ten zituen kontzertuen indarra eta energia ekarriko dute Donostiako Be Bop tabernara, ikus-entzuleen gorputzak mugitu nahian.

Kentucky Trio taldea desegin ostean sortu zen Mystery Train talde berria, iaz, Fernandez eta Sukunza musikariak taldera batzearekin batera. 50eko hamarkadako rock klasikoarekiko zaletasunak bultzatuta, taldeak Elvisen country eta rhythm and blues musikaren erritmoak zabaltzen jarraitu nahi du. Ehunka abesti dituzte egokituak eta kontzertu ugari eman dituzte Euskal Herri osoan. Gaur Elvis berpiztuko dute, beste behin ere.

MYSTERY TRAIN

Noiz. Gauerdian.

Non. Donostiako Be Bop tabernan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.