Folk rock soinua, Zarautzen

Andrian Crowleyk eta Pettik folk musikan oinarritutako kontzertua emango dute gaur, Zarautzen

Adrian Crowleyk Zarauzko Modelo aretoan joko du. BERRIA.
Erredakzioa
2013ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Kutxa Kultur Jaialdiaren barruan, Adrian Crowley musikariak(Silema, Malta, 1968) kontzertua emango du gaur, Zarautzen (Gipuzkoa). Pettiren kontzertuak irekiko du emanaldia.

Irlandako folk musika du oinarrian Crowleyk, baina ez da soilik musika estilo horretara mugatzen. Izan ere, rocka eta indie rocka ere landu izan ditu urte askoan. Ibilbideko zatirik handiena Dublinen eman zuen, zeltiar erritmoen gerizpean. Crowleyren musikan eragina izan duten artisten artean, besteak beste, Robert Wyatt dago. Artista horren musika esperimentalaren bidea hartu zuen Crowleyk. Bestalde, Leonard Cohenen erritmoak ere eredu gisa hartu dituela esan dute askotan. Gaurko emanaldian, I See Three Birds Flying diskoa aurkeztuko du. 1999tik 2012ra bitartean sei disko kaleratu ditu, eta horietatik 2007an kaleraturiko Long Distance Swimmer izenekoa izan zen entzutetsuena. Euskal Herrian emango duen kontzertu bakarra izango da gaurkoa.

Crowleyren kontzertuaren aurretik Pettik joko du. Folk rock erritmoekin hasiko da gaurko eguna, beraz, Zarautzen. Musikari nafarraren azken diskoa 2010. urtean Barrence Withfieldekin batera kaleraturiko Barrence Withfield eta Petti & the Bloodyhotsak izan zen. Aurretik bost disko grabatu zituen Pettik bakarlari gisa.

ADRIAN CROWLEY + PETTI

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Modelo aretoan(Zarautz, Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.