'Mugatik' lanaren estreinaldia

Amets Arzallus bertsolaria eta Joxan Goikoetxea soinu jotzailea elkarrekin arituko dira Bilbon

Arzallus «hitzak bertsoetatik askatzen» saiatuko da. JUAN CARLOS RUIZ / ARP.
Erredakzioa
2014ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Urtarrilaren 29rako zuten hitzordua, baina atzeratu behar izan zuten estreinaldia. Bihar aurkeztuko dute jendaurrean, lehen aldiz, Mugatik ikuskizuna Amets Arzallusek eta Joxan Goikoetxeak. Hitz, bertso eta musika uztartuko dituzte.

Literatura eta musika euskaraz zikloaren barruan egingo dute estreinaldia. Ez dute zabaldu nahi izan zertaz arituko diren ikuskizunean, baina, azaldu dutenez, «hitzak bertsoetatik askatzen» saiatuko da Arzallus, Goikoetxea «hatzak soinutik askatzen» ahaleginduko den bitartean.

Amets Arzallusek Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen abenduaren 15ean BECen jokatutako finalean. Hendaiakoa (Lapurdi) da, eta kazetaria.

Goikoetxea musikaria soinu handiarekin irudikatu ohi dugu, baina denetatik egin du sorkuntzaren munduan: musika garaikidea, jazza, folka eta zinemarako, telebistarako zein antzerkirako musika sortu. Besteak beste, Dulce Pontes, Paco Ibañez, Alasdair Fraser, Mikel Laboa eta Xabier Leterekin aritu da. Alboka taldearekin, hiru disko plazaratu zituen, eta, bakarka, beste hiru, horietako azkena Innervisions (2007) izenekoa.

Urtarrilaren 29ko saiorako sarrerak erosi zituztenek gaur erabili ahalko dituzte.

MUGATIK

Noiz. Bihar, 20:00etan.

Non. Arriaga antzokian,Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.