Burujabetzaren diruak

Arcadi Oliveres ekonomialari katalana erabakitzeko eskubidearen inguruan arituko da Errenterian

Erredakzioa
2013ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Katalunia eta erabakitzeko eskubideari buruzko hitzaldi sorta antolatu du Errenteriako Batera Bai elkarteak (Gipuzkoa). Gaur, Arcadi Oliveres ekonomialari eta gizarte ekintzailea arituko da hitz egiten erabakitzeko eskubidearen alde ekonomikoaren inguruan. Hurrengo hitzaldian, Kataluniako PSC alderdiko kide izandako Ernest Maragall mintzatuko da.

Oliveres Ekonomian katedraduna da, eta kristau mugimendu progresistan egin du lan, besteak beste, bakearen alde eta armen negozioaren kontra. Justicia i Pau elkarteko presidentea da, 1981. urtetik. Kataluniako haserretuen mugimenduko bultzatzaileetako bat da, eta, aurten, Proces Constituent erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendua sortu du Teresa Forcades mojarekin. %99ren Errepublika Katalana eraiki dezagun leloarekin, lehen kanpaina abiatu du berriki mugimenduak.

Argi utzi dute, hasieratik, mugimendua ez dela alderdi politiko bat eta ez dela izango. Mugimendu politikosozialtzat du bere burua, eta Katalunia «sakon» aldatu nahi du, Oliveres eta Forcadesen kide Vicenç Navarrok adierazi duenez: «Espainiako Estatu hau ez da gure estatua, baina Katalunia hau ere ez dugu gustuko».

Xabier Oleaga kazetari eta Batera Baiko kideak gidatuko du Oliveresen elkarrizketa.

HITZALDIA

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Kaputxinoetako elizako hitzaldi aretoan, Errenterian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.