Bob Dylani gorazarre

Minnesotako abeslaria jaio zela 70 urte beteko direla aprobetxatuta, kontzertua eskainiko du Javier Sunek

Erredakzioa
2011ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Bob Dylan abeslariak 70 urte beteko dituela eta, Le Bukowskin ekitaldi berezia prestatu dute gauerako. Javier Sun bakarlari donostiarrak kontzertua eskainiko du. Antolatzaileen esanetan «bakar eta berezia» izango da. Bere abesti batzuk kantatzeaz gain, Dylan ere bertsionatuko du bakarlariak.

Javier Sun Los Scooters taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta 1989an bakarlari gisa hasi zen abesten. Pop-rock errebelde eta erreal gisa definitzen dute askok bere lana, eta Bob Dylan, Neil Young eta Paul Weileren eragina daukala nabaritzen zaio.

Bob Dylan 1941eko maiatzaren 24an jaio zen, Minnesotako Duluth herrian (AEB). Hainbat estilo uztartu zituen, besteak beste, folka, countrya, bluesa, rocka, zelta jatorriko musika eta jazza.

Gaztea zela hasi zen taberna eta lokaletan bakarlari gisa kontzertuak eskaintzen. New Yorkera bizitzera joatea erabaki, eta han lortu zuen ekoiztetxe batekin diska bat grabatzea. Geroxeago plazaratutako diskoan zegoen Blowing in the wind abestia ezagun egin zen. Atera dituen disko asko iritsi dira salmenta postuetan aurrenak izatera.

Euskal Herrian zazpi aldiz izan da kontzertuak eskaintzen. Aurrenengo aldiz Donostiako belodromoan jo zuen, 1989an, eta azkena, berriz, iaz, Gasteizko Azkena Rock Festivalen.

JAVIER SUN

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Le Bukowski musika klubean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.