Erritmo gogor eta ilunen gaua

Donibane Lohizuneko gaztetxean Yemen-Ra, Beruna, Monarch! eta Altar of Plagues taldeen kontzertu bat izango da
Monarch! taldeak kontzertua emango du gaur.
Monarch! taldeak kontzertua emango du gaur. BERRIA

Ainhoa Arano -

2012ko otsailak 17
Harcore musika estiloa nagusituko da gaur gauean Donibane Lohizuneko gaztetxean. Brah Brah kolektiboak eta Wombat Booking etxeak antolatuta, Yemen-Ra, Beruna, Monarch! eta Altar of Plagues taldeek kontzertua emango dute 22:00etan.

Altar of Plagues Irlandatik etorritako talde bat da, 2006an sortua. Metal beltza deituriko estiloa dute, eta azkeneko lanarekin Europan eta Ipar Ameriketan zehar hainbat kontzertu eman dituzte. Monarch! taldeak ere mundu zabalera jauzi egin du, agian taldekideak hainbat herrialdetakoak direlako: Baiona, Melbourne (Australia) eta Floridako (AEB) kide bana eta Quebeceko bikote bat (Kanada). Gainontzeko bi taldeak Euskal Herrikoak dira. Yemen- Ra Donostiako hirukote batek osatzen du, eta Beruna taldekoak, berriz, Leketiokoak dira (Bizkaia).

Brah Brah kolektiboa punk eta hardcore musika jotzen duten Ipar Euskal Herriko musika taldeen elkartea da. Txomin Uriza hendaiarrak sortu du, musika talde gazteak bultzatzeko helburuarekin. Hendaiako musika taldeek parte hartzen dute elkarte horretan. Lau talderekin hasi zen, baina pixkanaka zabaltzen ari da musika elkarte berria. Wombat Booking Euskal Herriko taldeen kontzertuak eta birak kudeatzen dituen etxe bat da.

ALTAR OF PLAGUES, YEMEN-RA, BERUNA ETA MONARCH!

Noiz. 22:00etan.

Non. Donibane Lohizuneko gaztetxean (Lapurdi).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna