Rock eta country erritmoan

Those Darlins taldeak kontzertua emango du Donostian; 'Screws Get Loose' izeneko bigarren diskoa aurkeztera datoz

Irudian, Nikki Darlin, Kelly Darlin, Jessi Darlin eta Linwood Regensbur; Those Darlins taldeko kideak. BERRIA.
Donostia
2012ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Tennesseeko (AEB) hiru emakumek country zaharrarekiko zuten grina zabaltzeko osatu zuten taldea 2006an. Rock&Roll musika estiloaren vintage espiritua berreskuratu dute, The Runaways taldearen 2.0 bertsioa bilakatuz. Bigarren diskoa aurkezteko biraren barruan, Donostiko Bukowski aretoan emango dute gaur kontzertua, 20:00etan. Urte gutxitan arrakasta handia lortu dute; Dan Auerbach —The Black Keys— eta halako musikariekin aritu dira, The Strange Boys taldearekin bira egin zuten eta jaialdietako ikus-entzuleak bereganatu dituzte. Dena, konplexurik gabeko zuzenekoari esker. Alaitasun eta lotsarik gabeko emanaldietan eta estudioko diskoetan bertute guztiak azaltzen dituzte. Taldearen bigarren lanak Screws Get Lose izena du; hilaren hasieran kaleratu zuten. Are helduagoak eta erneagoak agertu dira disko horretan; esperientziak hezita itzuli dira. Errepidea ez da leku egokia izaten bihotzez ahulak diren pertsonentzat; hala, inozotasuna bide bazterrean alboratu dute. Hitz ausartak eta ahots gogorrak dituzte orain. Ez da desagertu baina taldearen izaera zehazten duen filosofia: dibertsioa eta arinkeria. Antzinako rock doinuen jarraitzaileentzako kontzertua gaurkoa. Sarrerek zortzi euro balio dute.

THOSE DARLINS

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Bukowski aretoan, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.