Albistea entzun

Gasteizko Alumafel itxiko dute eta lanik gabe geldituko dira 23 langile

Aluminioaren sektorean dihardu 70eko hamarkadatik.

ELAren arabera, multinazional jabeak sekula ez du interesik erakutsi lantegia sustatzeko
Jundizko industrialdean dago Alumafel lantegia.
Jundizko industrialdean dago Alumafel lantegia. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Arnaitz Lasarte -

2015eko urriak 31

Asteazkeneko argigunea azkar ilundu da Araban. Gestampek Rivabellosan lantegi bat irekitzeko asmoa zuela iragarri zuen asteazkenean; 14, 3 milioiko inbertsioa egingo duela eta 100 langile kontratatuko dituela. Baina, Aernnova enpresako albistea iritsi zen herenegun. Konpainiak kaleratze kolektiboaren aurretiko abisua eman zien Berantevillako lantegiko langileei; 150 langile kale gorrian gelditzeko arriskuan daude. Azken trumoi hotsak, atzo: Gasteizko Alumafel Industrial enpresa itxiko du Sapa Building Systems Iberia multinazionalak. 23 lagun geldituko dira lanik gabe.

Gasteizko lantegiak 40 urtetik gora daramatza aluminioaren sektorean lanean. ELAk salatu du multinazionalak sekula ez duela «begi onez» ikusi, eta ez duela «interesik erakutsi» hura sustatzeko: «Urteko 8 milioi euroko irabaziak izan arren, ez ditu kontuan hartu bere 23 langileak».

Hitzarmen bakarra, irailean

Lan Harremanen Kontseiluak atzo argitaratu zuen iraileko txostena, eta datuek erakusten dute negoziazio kolektiboak blokeatuta jarraitzen duela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Abuztuan sektorekako hitzarmen bat bera ere ez zen sinatu, eta irailean bakarra: Arabako elikaduraren merkataritzakoa, 1.873 pertsonari dagokiena. Enpresako hemeretzi itun ere izenpetu ziren (1.038 langile), eta Espainian sinatutakoa izanagatik, hiru lurraldeetako 1.425 langilerengan eragina izango duen Iberdrolako hitzarmena ere bai. Oro har, langileen herenek soilik dituzte eguneratuak bere lan baldintzak.

Azaroaren 16an, lan harremanak nolakoak izan beharko luketen azaltzen duen txostena azalduko dute patronalek Elkarrizketa Sozialaren Mahaian. Eusko Jaurlaritza, Confebask eta CCOO eta UGT biltzen dira mahai horretan, baina ez ELA eta ez LAB.

Txostenaren berri Iñaki Garcinuñok eman du, Cebek Bizkaiko patronaleko buruak, Euskadi Irratian. Azaldu du lan harremanetan kontzeptu berriak barneratu nahi dituztela patronalek, hala nola elkarlana, inplikazioa, konpromisoa eta lan malgutasuna. Garcinuñoren hitzetan, «inplikazioak eta konpromisoak soldatetan isla izan beharko lukete».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERND WUESTNECK / EFE

Ekialderako bidaia garestia

Iker Aranburu

Gas eta petrolioaren esportazioek inoiz baino diru sarrera handiagoak eman zizkioten iaz Errusiari, baina EBren zigorrak hasi dira iturri hori ixten. Errusiak erosle berriak aurkitu ditu bere erregaientzat, baina merke salduta.

Gaurtik aurrera, EBk debekatua du Errusiatik gasolioa inportatzea

I. Aranburu

Erreserbak handitu ditu Europak, baina horiek amaitzean gora egin beharko luke prezioak
Bizkaiko metala epeldu dute 2026ra arte

Bizkaiko metala epeldu dute 2026ra arte

Imanol Magro Eizmendi

Bizkaiko metalgintzako sindikatuen gehiengoak eta FVEMek lan itun berria sinatu dute. Lan Sailak akordiora batzeko esan dio ELAri. LABek eskatu du grebalarien aurkako salaketak indargabetzeko

Bittor San Millan Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzale Eskolako zuzendaria. ©Jon Urbe / Foku

«Itsasoko lan gogorra gogoko duten gazteak topatzea da erronka»

Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza

Ondarroako Antiguako Ama itsas arrantzako eskolak egoitza berria du. Erdi mailako gradu berri bat eskaintzeko aukera eman die horrek, eta simulatzaileak erabiltzen hasi dira, Bittor San Millanek azaldu duenez.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...