garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Stevia

2016ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Azukrea bazterrera uzteko agindua dutenek eta gorputzeko lineari erreparatzen diotenek gogoratuko dutenez, edulkoratzaile perfektua bailitzan komertzializatu zen Stevia. Azalpen ofizialen arabera, lasai ederrean har daiteke, kafean urtuta nahiz postrean, diabetikoek ere kontsumitzeko modukoa eta kaloriarik gabekoa izaki. Gainera, aspartamoak edo sakarinak ez bezala, naturala izatea ere ba omen du bere alde.

Gozoki miragarriari paradoxa besterik ez zaio ageri, ordea. Naturala, gizentzen ez duena eta azukrea bera baino hamar aldiz gozagarriagoa, berez, Stevia landarearen hostoa genuke, eta Amazonasko guaraniei zor zaie deskubrimendua. Aldiz, haren aitzakian fabrikatzen den hautsak, steviol glukosidoak, naturalik gutxi, eta jatorrizkotik batere ez. Produkzioak egundoko koska egin duelako gora, nagusiki Txinak esportatzen ditu hostook, eta hala eta guztiz ere, 300.000 hektareatik 30.000ra murriztu da Steviaren lurralde endemikoa, Paraguaiko gobernuak sustatutako nekazaritza politika dela kausa. Eta landarearen legezko zaindari beharko luketenak, indigenak jakina, inoiz baino setiatuago, baztertuago, desjabetuago.

Hori guztia gutxi ez eta bihar edo etziko, Stevia landare transgenikoa agindu dute fabrikatzaile handiek. Onurak, beraz, tokitan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.