garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Atomikoa

2016ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Frantziak merke produzitzen du argindarra, Espainiak baino %50-80 merkeago konparaziora, zentral nuklearrez josi zuelako lurraldea —58 ditu martxan—, eta bidenabar, munduko lobbyrik indartsuena sustatu zuelako metodoaren jira-biran. Zein du horren ordaina? Arazo arrunt latza. Hondakin erradioaktiboak dantzan ditu aspaldian, eta zuloak gainezka egiteko zorian. Nola konpondu? Horra desesperazioak eman duena: Cijeo proiektua. Belgikako mugatik gertu, zaborrik arriskutsuena (baina pila osoaren %3 besterik ez) 500 metroko sakoneran lurperatzeko biltegi berri bat litzateke funtsean, zeinaren funtzionamendua inkognitaz betea baitagoen, inoiz antzekorik egin ez denez; non, ezustekoak kontuan hartu gabe, 30 mila milioi euro inbertitu beharko baitiren, baina «ingurumena arriskutik libratu nahi bada, askoz ere milioi gehiago beharko baiten», arduradunen hitzetan; non, kontuak argi esanda, teknologiak izugarri eboluzionatu beharko baituen urte gutxitan, planak aurrera egin dezan. Gauzak ondo bidean, 2028an eman beharko lituzke lehen zerbitzuak, eta 2156an, behin betiko itxi... baldin eta ordurako bakarren batek asmatu badu zigilatzea nola arraio egin.

Horra hor datozen belaunaldiek oinordetzan jasoko dutena, gurasoen geneak baino are markatuago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.