garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Teknologia

2015eko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Pantailez edo ekranez inguratuta gaude. Pantailek bizi gaituzte, beti arreta eske ari zaizkigun lauki argitsu horiek. Ingurura erreparatu besterik ez geure egunerokoan hartu duten garrantziaz konturatzeko: telebista baten jabe gara etxean, smartphone bana daramagu sakelan (baita bi ere, askotxok), ordenagailua ere hantxe dugu mahaian —lan jakinetarako edo Interneten luze eta zabal aritu behar dugunerako—, tableta alboan, nintendoa nahiz psp-a ere hor nonbait, haurrak eskolatik itzultzeko zain; hozkailu moderno erosi berriak ere atean ageri ditu datuak; eta bere kasa aparkatzen dakien automobilarena, horrena bai aparta…

Batzuon neuronek inoiz lortuko ez duten abiaduran doaz teknologia berriak. Traste guztiok elkarri lotzea, noiznahi eta nonahi interkomunikatzea, edota batak besteari eragitea omen da orain pil-pilean dagoen erronka, zer lortzeko hain garbi ez dagoen arren. Erauntsiaren aurrean beldurtu gabe, jar gaitezen ametsean, irudimena astindu eta asma dezagun abangoardian joateak zer onura ekar diezagukeen —guri eta euskarari—. Bideo jokoetan gertatu zitzaiguna gerta ez dakigun. Alegia, hutsaren hurrengo izan ez gaitezen, teknologiok indarrez helduko direnean.

Horretara dator gaur Euskarabildua. Txikion amets librea aldarrikatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.