garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Informazioa

2015eko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Traketsa naizela aitortu behar dizuet. Maiz aritzen naiz barrandan, begiz jota ditudan hedabideen bertsio elektronikoetan zer albiste aurkituko, edo, prentsa erosten dudan dendan tente jarririk, erakustokietako aldizkari mordoari azaleko errepasoa ematen, halako batean harribitxiren bat agertuko zaidalakoan. Eta halako nekeak hartuagatik ere, sarri gertatu zait «baina hi non bizi haiz» entzun beharra, albiste potoloenari usainik ere hartu gabe joan zaidalako eguna.

Karanbola hutsez jakin dut orain ere, inoiz erosten ez dudan egunkaria orriztatzen ari nintzela —osteguneko Sud-Ouest—, inoizko katastrofe ekologikorik larrienetakoa gertatu zela Brasilen, duela kasik hilabete. Meategietako urei eusten dieten bi presak gainezka egin eta 20.000 igerileku olinpiko betetzeko adina hondakin toxiko joan dela Doce ibaian behera, Ozeanora bidean: beruna, aluminioa, kromoa, kobrea, merkurioa eta artsenikoa barra-barra, bidean harrapatzen dituen espezie endemikoak suntsituz, planetako biodibertsitaterik aberatsenetakoa hondatuz eta 13 hildako, beste horrenbeste desagertu, 600 desplazatu nahiz 280.000 lagun ur edangarririk gabe utziz. Eta isuria ez omen da oraindik eten...

Milaka aurpegi baititu Fukushimak, eta gu, traketsok, enteratu ere ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.