Pello Urzelai.
Manifestazioa Bilbon. 'Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea'. Analisia

Gainez eginda

2014ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Gainezka. Alferrikakoak izan dira konponbide osoaren aldeko giza itsasoari jarri nahi izan dizkioten langak. Gainetik pasatu ditu. Urtarrilaren 11ko mobilizazioak aspaldian egindakoerraldoiena izan behar zuen, eta azkenean olatu urdina osatzerik ez bada egon, helburua bete da, eta aurreikuspenak gainditu ere.

Izan ere, Espainiako Barne Ministerioak Herriraren kontrako operazioa antolatu zuenean argi utzi baitzuen bere helburuetako bat urtarrilaren 11ko mobilizazio hori oztopatzea zela. Operazio haren beste helburu nagusia EPPK-ri trabak jartzea hasitako gogoetan eta haren urratsak baldintzatzea zen. Alferrikako saiakerak izan dira. Presoen eskubideen aldeko mugimenduak bizirik eta indartsu dirau, tantaz tanta antolatuta edo bestela. Eta EPPK-k tamaina handiko urratsak egin ditu. Borroka armatuaren borroka moldeari uko egin eta etxeratze prozesua gauzatzeko lege-baliabideak erabiltzea onartu ditu. Eragindako kaltearen ardura haien gain hartzearekin batera. Konponbiderako urrats handiak. Ordurarteko egoera aldatu eta urrats berriak ahalbidetu dituzten urratsak.

Alferrikakoak izan dira ereEPPKren apustua iluntzeko saiakera, eta Tantaz Tantaren deialdia debekatuz U11ko mobilizazioa trabatzeko saioa. Ezinean eta berandu dabiltza Espainiako indar polizial eta judizialak. Euskal gizartean dago gakoa. Alde bakarrez egiten ari diren urratsek bidea irekita, aurrera egiteko borondatea eta gogoa zabaldu eta indartzen ari dira, Espaniatik jarritako harresien gainetik. Deialdi bateratua, berez, ez da garai eta norabide berri baten abiapuntua (oraindik ez dago helduta), baina bai erakusten du bide hori —Espainiak ezarritako mugetatik aske—posible dela (gizartea azpitik sendo bultzatzen ari delako). Ekinez egingarria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.