Lopezek dio Sanchezek ez diola PSOEko presidentetza eskaini

PSE-EEko idazkari nagusiak jakinarazi du nahiago duela PSOEn arlo zehatz baten ardura hartzea.Arduradun berriarekin bildu da, Madrilen

Patxi Lopez eta Pedro Sanchez, atzo, Madrilen. JUAN M. ESPINOSA / EFE.
2014ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak Madrilerako joango da aurki, PSOEn ardura bat hartzera, baina ez dirudi kargu hori alderdiko presidentetza izango denik. Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi izango denarekin bildu zen atzo, Espainiako hiriburuan, eta hedabideen aurrean adierazi zuen hark ez diola presidentetza eskaini. Gainera, gero esan zuen nahiago duela arlo zehatz bat hartu.

PSOEk asteburu honetan egingo du ezohiko kongresua. Han izendatuko dute Sanchez idazkari nagusi, eta zuzendaritza berria hautatuko dute. Lopezek uste du EAEko sozialisten «isla handia» egongo dela buruzagitzan.

«Jende, hizkuntza eta politika berrien» alde mintzatu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.