«Alerta bizkorreko zerrenda» deitu dio Europako Batzordeak. Pirateriaren kontrako zerrenda bat osatu nahi du Bruselak, batasunean jabetza intelektuala babesteko. Batzordek atzo proposatu zuen EBtik kanpoko herrialdeen zerrenda bat osatzea, produktu gehien faltsifikatzen duten herrialdeena. Atzerrian eginiko produktuen kopia pirata asko EBra inportatzen dira gero, eta, hain zuzen ere, produktu horiek aurretiaz detektatzeko balioko du zerrendak.
Lehen zerrenda 2018ko bigarren seihilekoan aurkeztuko dute, eta aldiro-aldiro berrituko dute. Europako Batzordeak jabetza intelektualeko eskubideen urraketen Europako Behatokiaren laguntzarekin osatuko du. Bereziki Txinako, Asia hego-ekialdeko eta Latinoamerikako piraterian jarri du fokua Europako Batzordeak.
Faltsifikazio gehien duten merkatuen zerrenda nahi du EBk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu