Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Transexualitateari arreta «integrala» emateko gida bat aurkeztu dute

Transexualitatea despatologizatzeko lehentasuna jarri du Eusko Jaurlaritzak, baina proba batzuk mantenduko ditu. Hezkuntzan, osasunean eta eremu sozialean baliatzeko aholkuak bildu dituzte
Arantza Aurrekoetxea, Guillermo Viñegra eta Lide Amilibia, atzo, gidaren aurkezpenean.
Arantza Aurrekoetxea, Guillermo Viñegra eta Lide Amilibia, atzo, gidaren aurkezpenean. JAIZKI FONTANEDA / ARGAZKI PRESS

Jon Rejado -

2016ko uztailak 23 - Gasteiz

«Transexualitatea ez da desoreka bat, ez buruko gaixotasun bat, ezta soziopatia bat ere; aniztasun gertaera bat da». Hala jaso du Eusko Jaurlaritzak transexualitate egoeran dauden pertsonei arreta emateko gidako sarreran. Arreta hori modu «integralean» emateko irizpideak zehaztu dituzte bertan. Hezkuntza, eremu soziala eta osasun arreta hartzen ditu aintzat, eta hainbat jardunbide aholkatzen ditu transexualitatea ez patologizatzeko edo estigmatizatzeko.

Eusko Legebiltzarrak 2012an onartu zuen transexualak genero identitateagatik ez baztertzeari buruzko legea. Bertan, osasun arretarako gida bat aurreikusi zuen, baina Eusko Jaurlaritzak beste esparru batzuetara ere zabaldu du. Hori dela eta, hiru sailetako ordezkariak egon ziren gidaren aurkezpenean atzo: Arantza Aurrekoetxea Hezkuntza sailburuordea, Lide Amilibia Gizarte Politiketarako sailburuordea eta Guillermo Viñegra Osasun sailburuordea.

Osasun eremuari dagokionez, Viñegrak nabarmendu du transexualitatea «despatologizatzeko» lehentasuna: hau da, ez dadila tratatu gaixotasun moduan. Edonola ere, «eskubide oinarrizkoenak» baliatu ahal izateko behar dituzten osasun zerbitzuen beharra aitortzen du. Edonola ere, osasun zerbitzu horiek jaso ahal izateko, transexualitate egoera egiaztatzeko probak aurreikusi ditu Osasun Sailak.

Tratamenduak Gurutzetako erietxean bilduko dira (Barakaldo, Bizkaia), Genero Nortasunaren Nahasteetako Unitatean. Transexualitate egoeran dauden pertsonak hara bideratzeko aholkuak jasotzen ditu gidak, dela osasun arloaren eremuan, dela hezkuntzan. Halaber, unitatean abiarazi beharreko pausoak ere jasotzen ditu: lehen mailako arreta, harrera egiteko prozedurak, kasuak identifikatzea...

Irakasle prestakuntzarik ez

Hezkuntzan, «eskola inklusiboaren» ikuspuntutik heltzen dio gaiari gidak. Lan horretan ikastetxeen, familien eta komunitateko beste eragileen arteko koordinazioa eta lankidetza nabarmendu du Aurrekoetxeak: egoerak antzemateko komunikazioa, erabakiak hartzea, ikastetxeko antolaketa neurriak, diskriminazioa saihesteko prozedurak... Elkarteek, baina, irakasleei prestakuntza falta zaiela jakinarazi dute.

Gizarte Politiketako Sailak Berdindu zerbitzu publikoaren balioa nabarmendu du. Edonola ere, hor ere kritika egin dute elkarteek: administrazioan ez dago zerbitzurik transexualitate egoeran daudenen familiei arreta emateko. Gaur egun hirugarren sektorea arduratzen da informazio hori emateaz, baina egiteko hori administrazioari dagokiola uste dute eragileek.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Alemaniako Grevenbroich hiriko parke eolikoa, eta, atzean, ikatzezko zentrala, duela gutxiko irudi batean. ©SASCHA STEINBACH / EFE

PLANETAREN MUGEKIN TALKAN

Iñaki Petxarroman

50 urte dira Hazkundearen Mugak txostena kaleratu zutela. Ekonomia ulertzeko beste modu bat ezarri zuen, eta zientzian oinarritutako sistema batekin erakutsi zuen hazkunde etengabeak etorkizunean eragin zitzakeen arazoak. Gaur egun, begi bistan daude arazo horietako batzuk, hala nola klima krisia eta bioaniztasunaren galera.
 ©BERRIA

«Gure aztarna ekologikoak egungoaren hamarren bat izan behar du»

Iñaki Petxarroman

Kontsumoa eta ekoizpena apaltzea eta espiraleko ekonomia martxan jartzea beste biderik ez du ikusten Antonio Valerok.
Juan Mari Aburto lore eskaintza egiten, atzo, Bilbon. ©BILBOKO UDALA

Frankismoak espetxeratutako andreak omendu dituzte Bilbon

Iosu Alberdi

Bilboko Udalak eta Gogora institutuak plaka bat jarri dute Orue Txaleta zegoen lekuan. Eraikin hura espetxe izan zen 1937tik 1942ra bitarte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...