Herbehereak eta Argentina, bigarren finalista izan nahian

2014ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Gaur jokatuko dute Argentinak eta Herbehereek bigarren eta azken finalerdia. Faboritorik gabeko neurketa da. Biek dituzte garaipena lortzeko nahiko arrazoi. Herbeheretarrak ondo ari dira, eta orain lau urte finalera iristeko egindako bidea ari dira egiten urratsez urrats. Hori bai, kanporaketetan dezente ari dira sufritzen: final-zortzirenetan, Mexikoren aurka, galduta zuten partidari eman zioten buelta azken unean; eta final-laurdenetan,penaltietan kanporatu zuten Costa Rica. Gaurko partidarako bi jokalariren falta izango dute: Leroy Fer eta Nigel de Jong. Erasoan, ordea, hirukoa ariko da: Wesley Sneijder, Arjen Robben eta Robin Van Persie.

Argentinak ere badu hutsunerik, garrantzitsua gainera: Angel di Maria. Enzo Perezek zail izango du hura ordezkatzea, Real Madrileko jokalaria bikain ari baitzen azken partidetan. Haren susperraldia eta Lionel Messiren txakalaldia bat etorri dira. Horregatik, Argentinak inoiz baino gehiago behar du Messiren beharra. Asko dago jokoan: 24 urte geroago final batean egotea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.