Katia Reimberg Castello Branco. 37 urte

«Askotan, zerorri lotsatzen zara, sistemak esaten baitizu lotsatzeko»

2015eko irailaren 4a
00:00
Entzun
Bere benetako izenarekin mintzo da: aratz. Andre etorkinen aldeko —Brasilen sortua da bera— Bidez Bide elkartean dihardu, eta haren abaroan egindako La mochila invisible(Bizkar zorro ikusezina) dokumentalean ere eman du testigantza. Martuteneko kartzelan (Donostia) preso egin zuen aldiaz ari da —urtebete eta hiru hilabete erregimen itxian—:

«Kartzela txikia da Donostiakoa, eta gauza asko egiten dira gizonekin batera. Berezia dahorretan. Badira saiatzen diren funtzionarioak, eta boluntarioen lana ere oxigenoa da. Baina gizonentzat pentsatuta dago... Izan ere, emakume onaren rolaren arabera, emakumeok ezin dugu deliturik egin. Ni espetxe barruan ez nintzen horretaz jabetu ere egiten, generoaren eraginari ez nion erreparatzen. Irtetea besterik ez nuen buruan, erotzeraino. Irtendakoan erreparatu diot horri guztiari. Ikusi dut, esaterako, presondegian emakume askok kondena hirukoitza dutela: andre, preso, etorkin. Askotan, zerorri lotsatzen zara, sistemak esaten baitizu lotsatzeko. Ama diren presoek gainean duten presioa, esaterako, izugarria da: suntsitzailea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.