Etorkizuna Eraikiz proiektuak gizarte «antolatuarekin» lan egin nahi du

Etorkizuneko erronkez hausnartu eta saio praktikoak egingo ditu Gipuzkoako aldundiak. 300 pertsonari azaldu diete proiektua

Markel Olano ahaldun nagusia, atzo, Donostiako aurkezpenean. BERRIA.
Erredakzioa
Donostia
2016ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Herritarrek «etorkizunaz duten kezkarekin bat» egin nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Etorkizuna Eraikiz proiektua landu du horretarako. Horrekin, biharko erronkez «gogoeta egin» nahi dute, eta «saiakera praktikoaren bitartez» ebaluatu.

Hainbat alorretako 300 gonbidaturen aurrean aurkeztu zuten atzo proiektua, Donostian. Hain zuzen ere, haiekin lan egin nahi dutelako, Markel Olano ahaldun nagusiak azaldu zuenez: «Erlazio diplomatikoetatik benetako lankidetzara pasatu nahi dugu; bat egin nahi dugu Gipuzkoan antolatuta dauden eragile nagusietan dauden pertsona eraginkorrekin, eta benetan eguneroko lanean pisuzko erabakiak hartzen ari diren horiekin».

Bi lan eremu izango ditu Etorkizuna Eraikiz-ek: GipuzkoaLab eta Gipuzkoa Taldean. Lehenak ekonomia, gizarte eta kultura arloetako esperientzia probakoak jarriko ditu abian. Bigarrenak, gizarte antolatua proiektuan inplikatzea lortu nahiko du; besteak beste, Gipuzkoa 2026 Plan Estrategikoa osatzea izango dute xede. Bi horiek osatzeko, hiru zeharkako egitasmo abiatuko dituzte: Ikergunea, nazioartekotze sarea eta gizarteratze prozesua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.