Angie. 24 urte

«Gogorrena zer den? Bakardadea, bakarrik sentitzea»

2015eko irailaren 5a
00:00
Entzun
Neska gaztea; nerabezaro ez oso urruna agerikoa da haren aurpegian, begiratzeko eta mintzatzeko moduan. «Angie» esan du izena galdetuta. Presoen laguntzarako ADAP elkarteak Gasteizen duen etxebizitzan hartu du hitza, Zaballako kartzelan (Araba) hiru urte preso egin eta gero, behin betiko aske geratzeko zain zain:

«Ez nuen berehalakoan pentsatuko inoiz kartzelan bukatuko nuenik. Filmetako kontu bat iruditzen zitzaidan, nirekin zerikusirik ez zuena. Baina okerrak egiten dira bizitzan, eta ikasi egin behar da horietatik. Baina espero dut neure burua ez ikustea gehiago ataka horretan. Oso esperientzia gogorra izan da kartzela; ez da erraz egunean egunekoa han pasatzea. Nik nire okerrez pentsatzeko baliatu dut aukera; denbora gehiago baloratzen dut orain, familia, eta lagunak. Denbora urrea da, eta kartzelan asko pentsatzen duzu horri buruz. Gogorrena? Bakardadea, bakarrik sentitzea; familia kanpoan izatea, eta haiekin egon ezina. Egun berezietan-eta egiten da bereziki gogorra haien guztien absentzia. Orain, gauzak beste modu batean eramaten ikasi nahi dut».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.