Itsasoaren iragarpena oso ona da iganderako

2014ko irailaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kontxako Banderan eguraldia dela eta iraultzaren bat espero dutenek datorren urtera arte egon beharko dute esperoan. Izan ere, igande honetako itsasoaren iragarpena oso ona da. Aurreko igandean ona izan zen, eta aste honetarako hobea dago iragarria oraindik. Haizerik apenas, eta 11:00etan hego-ekialdekoa. Gero, 14:00etan dago iragarrita bosteko indarreko haizea, eta ipar-ekialdekoa. Olatuei dagokienez, metro erdikoak daude emanda. Hortaz, eguraldi ona eta itsaso barea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.