Izaskun Bilbao. EAJren europarlamentaria

«Esperimentu gisa onartzea nahi dugu, baina kontrol guztiarekin»

HORST WAGNER / EFE.
Jon Fernandez.
2018ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
EAJren europarlamentariak esan du informazio zientifikoa falta dela arrantza elektrikoaren inguruan, eta ez du nahi erabat debekatu.

Zergatik zaude arrantza elektrikoa mantentzearen alde?

Ez gaude arrantza elektrikoa Europa osoan zabaltzearen alde, arrantza komertzialerako erabil dadin. Ez. Guk dioguna da beharbada badagoela berrikuntzarako tartea arrantzan ere. Arrantza elektrikoak badauzka gauza on batzuk; pentsa daiteke badituela beste batzuk hain onak ez direnak, baina horiek ere ez daude frogatuta. Gai berri bat da, eta ez dago txosten erabakigarri bat. Ikerketa zehatza eta serioa egin behar da. Esperimentu zientifiko moduan onartzea nahi dugu, baina kontrol guztiekin.

Herbehereetan erabiltzen jarraitzea proposatu duzu, informazio zientifikoa jasotzeko.

Europan teknika hori %5ek soilik erabiltzea nahi dugu, proiektu pilotu moduan, eta neurketa zehatzak egitea: zenbat energia gastatzen den, zein lekutan arrantzatzen den, zenbat arrantzatzen den... Azken batean, onurak eta kalteak zehatz biltzea, etorkizunean teknika horri buruz erabaki ahal izateko.

Euskal arrantza sektoreak ez dauka interesik sare elektrikoak erabiltzeko.

Oraingoz, Euskadiko arrantza sektore moduan, ez gaude teknikahorretan pentsatzen. Baina etorkizunera begira, frogatzen bada, adibidez, aukera ematen duela arrantza selektiboagoa eta jasangarriagoa egiteko...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.