Venezuela, irudi irabazlean

Ronaldo Schemidt argazkilari venezuelarrak irabazi du World Press Photo 2018 nazioarteko saria. Lehiaketak 61 urte bete ditu aurten, eta 73.044 argazki lehiatu dira
<b>Irabazlea. </b>Ronaldo Schemidt argazkilaria, irudi saridunaren aurrean, Amsterdamen.
Irabazlea. Ronaldo Schemidt argazkilaria, irudi saridunaren aurrean, Amsterdamen. EVERT ELZINGA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2018ko apirilak 14

Fotokazetaritzako nazioarteko lehiaketarik handiena da World Press Photo, eta Amsterdamen iragarri zituzten aurtengo irabazleak ostegun gauean. Epaileek erabaki dutenez, Ronaldo Schemidten Venezuelako krisia izenburuko irudia da 2017ko urteko argazkia. Erretratuan, 28 urteko Jose Victor Salazar Balza manifestaria sutan ageri da, gas maskara bat aurpegian duela. Argazkilariaren arabera, manifestariak Venezuelako Goardia Nazionalaren motor bat erretzen ari ziren, 2017ko apirilaren 3an, gobernuaren kontrako protesta batean. Manifestarietako batek ibilgailua jo zuen, eta motorraren erregai biltegiak eztanda egin zuen. Suak bete-betean harrapatu zuen Salazar. Lehen eta bigarren mailako erredurak pairatu zituen gorputzaren %72an, baina medikuek salbatu zuten, 27 ebakuntza eginda.

«Sua sentitu nuen, eta argazkiak egiten hasi nintzen, nahiz eta oraindik ez jakin zer gertatzen ari zen», adierazi die argazkilariak hedabideei, Amsterdamen. France-Press agentziarentzat egiten du lan.

World press lehiaketa 1955. urtetik egiten dute, eta, aurten, irabazleak erabakitzeko prozedura aldatu dute: otsailaren 14an, izendatuen zerrenda argitaratu zuten, lehen aldiz. Zortzi kategorietan banatu dituzte sariak: Gai garaikideak, Ingumena, Albiste orokorrak, Epe luzerako ekimenak, Natura, Jendea, Kirola eta Uneko albisteak.

Magdalena Herrera argazkilari kubatarra aritu da aurten epaimahaiburu gisa. Adituek 73.044 argazki aztertu dituzte, 4.548 argazkilarik aurkeztutakoak.

«Urteko argazkiak gertaera bat kontatu behar du, behar bezain garrantzitsua, eta galderak eragitekoa...», esan zuen Herrerak saria emateko ekitaldian. Argazki irabazlea «klasikoa» dela adierazi zuen, baina «berebiziko indarra eta dinamika» daukala. Koloreak, mugimendua eta konposizioa goraipatu zituen epaimahiburuak. «Berehalako emozioa eragin zidan».

Irudiaren balio sinbolikoa goretsi zuen Withney C. Johnson epaimahaikideak. National Geographic aldizkariaren argazki zuzendariordea da Johnson. «Gizonak maskara du aurpegian. Ez du bakarrik bere burua ordezkatzen, baizik eta sutan dagoen Venezuelaren ideia bera».

Bularrak lisatzen

Gai garaikideak alorrean, emakumeen kontrako indarkeriaren inguruko irudi batek eraman du lehen saria. Heba Khamis argazkilari egiptoarrak Kamerungo bularrak lisatzeko ohitura dokumentatu du. Irudian, ama batek 10 urteko alabaren bularrak estutzen ageri da. Neska nerabeen bularren garapena oztopatu nahi dute amek praktika horrekin, heldutasuna atzeratzen eta bortxaketak edo bestelako sexu gehiegikeriak saihesten lagunduko dielakoan.

Izendaturiko argazkien artean, Boko Haram taldeak Nigerian bahituriko neskak, Mosulgo (Irak) borrokak, rohingya errefuxiatuen tragedia Myanmarren, Venezuelako protestak eta Londresko Westminsterko zubian autoz eginiko erasoa agertu dira aurten.

Iaz ika-mika sortu zuen lehiaketak. Andrei Karlov Errusiak Turkian zuen enbaxadorearen hiltzailea pistola eskuetan agertzen zuen irudiari eman zioten saria. Stuart Franklin epaimahaikidea ez zegoen erabakiarekin ados, hura saritzea hiltzaileari «publizitatea» egitea zelakoan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Iruñeko alde zaharreko terraza bat, hutsik. ©JESUS DIGES / EFE

Nafarroa itxi egin dute

Joxerra Senar

Bihar gauerditik ezingo da ez sartu eta ez irten, funtsezko arrazoiengatik ez bada. Ostalaritzak ateak itxiko ditu, eta jarduera oro 21:00etarako amaitu beharko da

PCR probak egiten, Ordizian, uztailaren hasieran izandako agerraldian. ©Juan Herrero / Efe

Jaurlaritzak ez du beharrezko ikusten herriak ixtea

Irati Urdalleta Lete

«Transmisio handia» dagoela aitortu du, baina ez du itxierarik egingo. Baheketak egingo dituzte Ordizian eta Durangon

Nafarroako erietxeko oheak garbitzen, iragan apirilean. ©Iñigo Uriz / Foku

«Berriz hura bada?»

Arantxa Iraola

Nafarroako Ospitale Guneko hiru solairu daude COVID-19a dutenez beteta. Langileek diote oraingoan lana «progresiboki» ugaritu dela

Jendea maskarak jantzita Alemanian. ©RONALD WITTEK / EFE

40 milioi lagunetik gora kutsatu ditu COVID-19ak munduan

Maria Ortega Zubiate

Mundu osoko kasuen erdiak baino gehiago AEBetan, Brasilen eta Indian zenbatu dira. Europan eta Amerikan izan du gorakadarik handiena pandemiaren bigarren olatuak

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna