Albistea entzun

Brasilgo Munduko Kopa. 'O TEMPLO DO FUTEBOL'

Finala

Bertol Arrieta -

2014ko uztailak 12

Riora lasaitasuna zetorrela zirudienean, sorpresa!, argentinarren lehorreratzea iritsi da. 100.000 badirela diote egunkariek. Maracanakoa soilik falta da kada: final handia O Templo do Futebol-en. Etxekoak, jipoi historikoa jasota, bere-berea duten tenplutik at geratu dira. Fededunei elizara sartzen ez uztearen parekoa izan da, 1950ean egindakoak oraindik barkamenik merezi ez balu bezala, bekatu guztiak garbitu ez balituzte legez.

—Maracanan argentinarren aurka 1-0 galtzea okerragoa izango zuan! -esan zidan Aldok, triste-. Selekzio honek ez zian tenpluko finala jokatzea merezi. Norberak bere sustraiei uko egiten dienean, noraezean ibili beste erremediorik ez dik. Zergatik hoa, ba, hi heu ere Euskal Herrira?

Kemena emateko aitzakian, besarkada bat eman nion, «eutsi horri, Aldo» esanez bezala. Ez dut inoiz jakin adio esaten. Komunera joan zenean egin nuen alde, noiz bueltatuko zain geratu ordez. Koldarraren agurra, badakit, eta ez benetako atezain batena. Aldo zaharrak ez dit sekula barkatuko.

Bakar-bakarrik ikusiko dut finala. O Templo Do Futebol-en, baina ez Maracanan, ondoan dagoen taberna zahar bezain eder horretan baizik (mila esker, Beni). Alemania da faborito nagusi, baina futbolean, antzerkian ez bezala, gidoia ez dago aurrez idatzita (edo bai?), eta edozer gerta liteke. Niri, egia esan, bost axola dit nork irabazten duen. Bidea izan da ederrena, bidaia. Eta horrekin konformatzen naiz. Horrekin, ezin gusturago nago. Baina irabaz dezala Argentinak, mesedez.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskariansek eta Irlandako Munster taldeak 2006an Miarritzeko Aguilera estadioan jokatutako partida. ©BOB EDME

Euskal errugbia batuz

Iñaki Berastegi

Sei urteren ostean, Euskariansek lagunarteko partida bat jokatuko du gaur: Kataluniako selekzioa izango du arerio Donostian, Anoetako estadio txikian. Zazpiko errugbian ere «anbizio handiko egitasmoa» osatu nahi dute.

Simone Inzaghi Inter Milaneko entrenatzailea eta Pep Guardiola Manchester Cityko entrenatzailea. RONALD WITTEK / efe - Adam Vaughan / EFE ©BERRIA

Cityk Txapeldunen Liga aurrenekoz irabaz dezake gaur

Eñaut Agirrebengoa

Cityk Txapeldunen Liga aurrenekoz irabaz dezake gaur, eta sasoi honetako hirugarren titulu handia lortu. Ezustean harrapatu nahi du Interrek (21:00, La 1 eta TF1).

 ©JULIO MUÑOZ / EFE

Catenak Osasunan jokatuko du, eta Traorek, Realean

Berria

Talde txuri-urdinak jakinarazi du Cecilia Marcosek beste bi urtez jarraituko duela klubean, 2025eko ekainera arte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.