Maria Jesus Esteban Galarza 'honoris causa' izendatua

2015eko urriaren 2a
00:00
Entzun
Matematikaren arloan diharduten bi irakasleri honoris causa doktore izendapena ematea erabaki zuen atzo EHUko Gobernu Kontseiluak. Euskal herritarra da horietako bat: Maria Jesus Esteban Galarza (Alonsotegi, Bizkaia, 1956). EHUn lizentziatu zen Matematikan, eta arloa euskaraz sakon aztertu duen lehen zientzialarietako bat da. Parisen egin zuen doktore tesia, eta 1981etik irakaslea da Frantziako CNRS Centre National de la Recherche Scientifique erakundean. Hainbat liburu egin ditu, eta Europako Matematikaren Elkarteko Matematika Aplikatuaren Batzordeko buru izan da.

Carlos Eduardo Kenig da honoris causa doktore izendatutako beste aditua. Buenos Airesen jaio zen, 1953an. Chicagoko Unibertsitateko irakaslea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.