Chocolat 'clown'-a omentzeko plaka jarriko dute Bilbon

2015eko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Kaiak zituen lantoki, eta Bilboko Martzana kaiko ingurua bizitoki. El rubio deitzen zuten Bilbon Euskal Herrira esklabo heldutako gaztea, baina hemen hasi zuen Chocolat bihurtzeko ibilbidea ere. Bilbon egin zuen bere lehen jendaurreko saioa gerora XX. mende hasierako Parisko zirkuko artista garrantzitsuenetako bat bilakatuko zena. Haren omenezko plaka bat jarriko du horregatik Bilboko Udalak gaur, artistak bizitoki izan zuen inguruan.

Kalejira ere antolatu dute. Kalao galeriatik abiatuko da Senegalgo Sapali taldea, eta Chocolaten rola jokatuko du Mbaye Sene antzezleak. 19:30ean hasiko dira ekitaldiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.