Ezin du beste aukera bat galtzen utzi

Athleticek Europa ligako postuetan amaitu dezake jardunaldia, Betisi San Mamesen irabaziz gero. Sancet, Unai Simon eta Nico Williams hamaikakora itzuliko dira. Iñigo Martinez ez da osatu

Baliteke Oihan Sancet hamaikakora itzultzea gaur. JAVIER ZORRILLA / EFE.
ainara arratibel gascon
2023ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Denboraldi hasieran, Athleticeko presidenteak, entrenatzaileak eta kapitainak prentsaurrekoa eman zuten, taldearen helburua azaltzeko: Europarako sailkatzea. Azken denboraldietan gertu izan dute helburua. Bainaune erabakigarrian aurrerapausoa emateafalta izan zitzaien. Sasoi honetan ere hori gertatzen ari zaie. Azken bi jardunaldietan aukera izan dute Europa Liga jokatzeko postuetan jartzeko. Baina ez dute baliatu. Sevillaren aurka azken unean galdu zuten; Mallorcan 96. minutuan salbatu zuten puntu bat.

Gaurkoa hirugarren abagunea izango da. Ez da nolanahiko aukera, gainera. Izan ere, sailkapenean aurretik duen taldeari egin beharko dio aurre Athleticek: Betisi. Ekuazioa argia da: irabaziz gero, seigarren jarriko da. Hain zuzen ere, puntu baten aldea aterako dio Manuel Pellegriniren taldeari, eta, bost jardunaldiren faltan, ez du andaluziarren menpe egon beharko. Gainera, hurrengo jardunaldian Vila-realen zelaian jokatuko du, eta hura bosgarren dago. Bi garaipen kateatuz gero, are gertuago izango du Europarako sailkatzea.

Egutegia hain trinkoa izanda, Ernesto Valverdek txandakatzeak egin zituen Mallorcan. Baina, gaur, ezusterik ezean, hamaikakora itzuliko dira Unai Simon eta Nico Williams; baita, zigorra beteta, Oihan Sancet ere. Iñigo Martinezek, min hartuta segitzen du.

Valverdek honela aztertu zuen atzoko prentsa agerraldian gaurko neurketa. «Oraintxe, partida guztiak dira erabakigarriak. Are gehiago hau, Betis baita Europarako sailkapena emango duen azken postuan dagoen taldea. Gu, haien atzetik gaude, eta ziurrenik gehiago dugu jokoan. Dena eman behar dugu, eta aldi berean burua hotz izan behar dugu,partidako momentu garrantzitsuak ondo kudeatzeko».

Bestiseko izarretako batek,Nabil Fekirrek, lesio larria izan zuen belaunean martxoan, eta taldea igartzen ari da. Baina Borja Iglesias, Sergio Canales eta enparauek gutxi behar dute min egiteko. Pellegrinik onartu zuen «beherakada txiki bat» izan dutela. Baina argi utzi zuen ez daudela krisian. Gaurko partidaz azterketa hau egin zuen:«Beti da ederra San Mamesen jokatzea. Zaleek asko estutzen dute, eta hori beti da motibazio handia. Ezberdin jokatzen dugu bi taldeok, baina helburu beragatik borrokan ari gara. Partida lehiatua izango da».

ATHLETIC-BETIS
Athletic. Unai Simon, De Marcos, Vivian, Paredes Yuri; Vesga, Dani Gargia; Sancet, Nico Willimas, Iñaki Williams eta Guruzeta.
Betis. Rui Silva; Ruibal, Akouokou, Pezzella, Miranda; Guido, Carvalho; Luiz Henrique, Canales, Ayoze eta Borja Iglesias.
Epailea. Ortiz Arias.
Lekua. San Mames
Ordua. 22:00 (Gol TV).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.