KRONOLOGIA

2017ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
2013

Urtarrilak 23. David Cameronlehen ministro kontserbadoreak hitzeman zuen hauteskundeak irabaziz gero EB Europako Batasuna utzi ala ez erabakiko zutela herritarrek, erreferendum baten bidez.

2015

Maiatzak 7. Kontserbadoreek gehiengo absolutuz irabazi zituzten hauteskundeak.

2016

Otsailak 20. Cameronek eta EBk akordio bat egin zuten Erresuma Batuari «estatus berezi bat» emateko. Cameronek jakinarazi zuen gelditzearen alde kanpaina egingo zuela.

Ekainak 23. Erreferendumean, Europako Batasunetik ateratzeko aukerak irabazi zuen, botoen %52rekin.

Ekainak 24. Cameronek dimisioa emango zuela jakinarazi zuen.

Uztailak 11. Theresa May izendatu zuten Alderdi Kontserbadoreko buru, eta, handik bi egunera, lehen ministro.

Irailak 4. Theresa Mayk BBCri esan zion herrialdeak «egonkortasuna» behar zuela, eta ez zituela hauteskundeak aurreratuko. «Beharrezkoa dugu denbora, herrialdeak aurre egin behar dien erronkei heltzeko. Hauteskunde horiek 2020an izango ditugu».

2017

Urtarrilak 24. Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak ebatzi zuen gobernuak parlamentuaren baimena behar zuela EB uzteko 50. artikulua aplikatzeko.

Martxoak 13. Parlamentuak baimena eman zion gobernuari 50. artikulua aplikatzeko.

Martxoak 16. Elizabeth II.a erreginak 50. artikulua aplikatzeko legea sinatu, eta indarrean jarri zen, gobernuak noiz aplikatuko zain.

Martxoaren 20.Theresa Mayren bozeramaileak gezurtatu egin zuen hauteskundeak aurreratzeko aukera, bigarren aldiz hilabetean.

Martxoak 29. Erresuma Batuak Bruselan duen ordezkariak Europar Kontseiluari gutun bat eman zion eskura, jakinarazteko herrialdeak batasuna uzteko asmoa zuela. Lisboako Ituneko 50. artikulua aktibatu zuen Londresek horrela.

Apirilak 18. Theresa May lehen ministroak iragarri zuen hauteskundeak aurreratuko dituela ekainaren 8ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.