Enpresa kopurua, behera berriz

Otsailean baino 1.911 enpresa gutxiago daude Hegoaldean Gizarte Segurantzan izena emanda

Irune Lasa.
2020ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Hautsi egin da enpresen kopuruan apiriletik maiatzera ikusitako suspertze joera. Martxoan eta apirilean, koronabirusaren eta konfinamenduaren tarte gogorrenean, 2.500 enpresatik gora galdu ziren Hego Euskal Herrian. Gero, apiriletik maiatzera izan zen susperraldi, eta 800 enpresa berrik eman zuten izena Gizarte Segurantzan Hego Euskal Herrian.

Baina enpresa kopuruaren goranzko joera eten egin da ekainean. 131 sozietate gutxiago daude orain Gizarte Segurantzan zerrendatuta maiatzean baino, guztira 74.675 konpainia —otsailean baino 1.911 gutxiago—. Ekainekoa ez da oso erorialdi handia; Confebask patronalak berak ere hala uste du, neurri batean enpresa sarea egonkortu egin dela COVID-19ak eragindako lurrikara izan ostean.

Hala ere, herrialde bakoitzari begira, enpresa kopuruaren joera desberdina antzeman daiteke. Gipuzkoan eta Bizkaian suspertzea ikusten da. Nafarroan, aldiz, kopuruak behera egin du lehen gorakada baten ostean; Araban, gainera, erorialdia markatuagoa izan da.

Sektoreka, zerbitzuetan iazko ekainean baino 2.307 enpresa gutxiago daude, eta industrian, 180 enpresa gutxiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.