GAKOAK

2014ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Durangoko Azokaren ekarpena eta jasotzen dituen laguntzak azaldu dituzte Gerediaga elkartekoek.

1. Bisitariak. Urtero 100.000 inguru dira. Azoka egunetan 500 lanpostu zuzen eragiten dituzte azokako jarduerek.

2. Ekarpena. Azoka barruan bi milioi euro fakturatzen dituzte ekoizleek, eta herriko ostalaritzan beste bi milioi euro dira. Ogasunen kutxari milioi erdiko ekarpena egiten dio azokak.

3. Aurrekontua. Diruaren %57 esku pribatuetatik dator, eta %43, publikotik. Eusko Jaurlaritzak %14 jartzen du.

4. Laguntzak. Iaz Jaurlaritzak 85.000 euro jarri zituen, aurten 80.000 euro datoz aurrekontuan. 2004an 60.000 euro izan ziren. Beste babes publikoetatik 176.000 euro eskuratzen dituzte.

5. Galerak. Iaz gastuak murriztu zituzten: 46.000 euro. Hala ere, kontuak ixterakoan 56.000 euroko galera izan zuen Durangoko Azokak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.