Ion Orzaiz.
EZAGUN BAT IKUSI NUEN

Festa hau ez da jada garai batean zena

2015eko uztailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Estafeta karrika, eguerdian. Marea zuri-gorriaren erdian, begirada guztiak bereganatzen dituzte korrontearen kontra doazen hiru morroiren silueta beltzek: Chuck Norris, Steven Seagal eta Jean-Claude Van Damme dira. Betaurreko beltzak, galtza militarrak eta Dr. Martens botatzarrak daramatzate. Haserre dira. Oso. Borrokaldi on baten bila heldu ziren Iruñera, Youtuben 2010eko txupinazoko bideo bat ikusi eta gero. Udaltzaingoa ageri zen bertan, ikurrina zeramaten gazteak gupidarik gabe jipoitzen. Gero jakin zuten Iruñea dela biztanleko polizia kopururik handiena duen hiriburua, eta, beraz, irrikan ziren hiru aktoreak, ukabilkada entsalada horietako batean parte hartzeko. Hona iritsita, ordea, ez dute ezer berezirik ikusi: udaltzainak turistei oharrak ematen, foruzain pare bat diputazioko atezain lanetan... «Baina zer da hau, Disneylandia?», galdetu du Norrisek, suminduta. Indigena batek azaldu die udalean aldaketa gauzatu zenetik segurtasun indarrak askoz lasaiago dabiltzala. Etsita, izozki bana erosi dute hiru birigarroek, eta Foruen plazara abiatu dira, herri kirolak ikustera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.