Gogor erantzun dio Israelgo enbaxadak Gipuzkoari

2014ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Gazan gertatzen ari denaren inguruan «errealitate distortsionatua» ikustea leporatu dio Israelek Madrilen daukan enbaxadoreak Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiari. Foru Gobernuak Gazako erasoaren aurkako adierazpen bat argitaratu zuen joan den astean, Israeli nazioarteko legedia urratzea egotzita: «Gazaren aurkako eraso orokortuek nabarmen urratzen dituzte proportzionaltasun eta zuhurtzia printzipioak, eta zibilen aurka doaz». Orain, pertsonalki erantzun du Alon Bar enbaxadoreak, eta gertatzen ari denari buruzko irudi okerra izatea egotzi dio Garitanori: «Agi denez, Israelen aurkako gorrotoa sustatzeko helburua duen propaganda eta desinformazio kanpaina baten ondorio da adierazpena». Erasoa Hamasek probokatu duela, eta aldundiaren gutunean harekiko erreferentziak falta direla argudiatu du: «Hamasek etxebizitzetatik, ikastetxeetatik eta meskitetatik botatzen ditu bere suziriak, eta bere zibilak erabiltzen ditu giza ezkutu gisa». Palestinarrei soilik babesa adierazi beharrean, «israeldar, palestinar eta bakearen alde lanean ari diren guztiei» adierazteko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.