Analisia

Konbentzitu, aitzinatzeko

Jenofa Berhokoirigoin.
2013ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Fase berri baten abiapuntutzat jo zuten atzokoa. Konbentzitze lanarekin segituko dute fase berrian ere. Ezinbestekoa delako. Emankorra ere delako. Atzo bildu aniztasuna izan zen horren seinale. Konbentzitze lan horri esker lortu da Hautetsien Kontseiluak aitortza instituzionalaren alde bozkatu izana.Euskal lurralde elkargoaren aldeko koordinakundearen sorrera ere ekarri du. Konbentzitze lan hori segituko dute. Zein izanen da ondoko uzta? Paristik igurikatu ordez, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa bilduko dituen egituraketa bertatik eta bertakoek sortzea? Ausardia osoz hautetsien gehiengoa pario horri lotzea irudika daiteke? Baietza segurki ezin erantzun. Ezetza borobila ere ez ordea. Konbentzitze lan handia ezinbestekoa litzateke, dudarik gabe. Parisek mespretxuarekin segitzeak azkartuko luke aukera hori. Instituziorik ez, baina lurralde hitzarmen berri bat egonen da. Ahal bezain aberatsa izatea eskatzen da. Ezin dela eta handinahia alde batera uztea erantzuten du prefetak. Egitura gure eskuetarik aterako dela konbentzitzeko garaia ere dugu agian. Euskal Herriak tresnak eta egiturak sortzeko duen gaitasuna frogaturik duela zehaztu zuen Batera-k. Ezinbesteko beste osagai bat ere dugu begi bistan: Tendentzia ezberdinetakoak izan arren, elkarrekin proiektuak eramateko heldutasuna dute hautetsiek. Hautetsien Kontseilua dugu horren adibide. Nago ez ote dugun garai ona egituraketa gure eskuetarik etorriko dela konbentzitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.