Albistea entzun

Datorren asteko estreinaldiak

Lapur taldearen hirugarren etapa

Steven Soderberghek hasi zuen saila berpiztu du 'Ocean's Eight' filmak, emakumeei protagonismoa emanez
Besteak beste, Sandra Bullock aktorea dago emakume protagonisten artean.
Besteak beste, Sandra Bullock aktorea dago emakume protagonisten artean. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Gontzal Agote -

2018ko ekainak 9

Lewis Milestonek ez du inoiz izan Hollywoodeko garaiko beste hainbat zuzendarik izan zuten ospea eta aitorpena. Hala ere, ibilbide luze eta emankorra egin zuen, eta, filmei ukitu pertsonala emateari uko egin gabe, genero ezberdinak landu zituen egin zituen ia 30 pelikuletan. Batzuk aipatzearren, hor dira All Quiet on The Western Front, Front Page, The Strange Love of Martha Ivers eta Mutiny of The Bounty.

Hain zuzen ere, Marlon Brandorekin lan egin aurretik, bere azken-aurreko pelikula izanen zena zuzendu zuen. 1960. urtea zen, eta Harry Brown eta Charles Lerederen gidoi baten gainean lapurretak eta komedia uztartzen zituen film bat egin zuen. Ocean's Eleven zen pelikula horren izena, eta, Milestonen aginduetara, aktore ezagun askok egin zuten lan: Frank Sinatra, Dean Martin, Sammy Davis Jr., Angie Dickinson, Richard Conte...

Urteen poderioz, pelikula hori ahanzturaren zulo beltzean galtzen joan zen, harik eta 2001. urtean ibilbide gorabeheratsua izan duen beste zinemagile interesgarri batek errekuperatu zuen arte. Ordurako, Sex, Lies and Videotapes, Traffic eta Erin Brockovich filmak eginak zituen Steven Soderberghek; hala ere, ez zuen lortzen zinema komertzialaren lehen mailan sartzea.

Ocean's Eleven-en bertsio berriak horretarako aukera paregabea eskaini zion. George Clooneyk jarri zuen pelikularako finantzaketa, eta aktorea bera izan zen lapur taldearen buru. Haren ondoan, oso izen ezagunek hartu zuten parte remake horretan: Julia Roberts, Matt Damon, Brad Pitt, Cassey Affleck eta Andy Garciak.

Filmak arrakasta handia lortu zuen, eta haren segidan beste bi etorri ziren, Ocean's Twelve eta Ocean's Thirteen, biak ala biak Soderberghek zuzendutakoak. Filmotan oinarrizko aktore taldea mantentzea lortu zuen, eta akzioaren eta ukitu vintage-aren arteko nahasketak emaitza onak utzi zituen txarteldegian.

Aldaketa nabarmenak

Azken pelikulatik 11 urte pasatu direnean, Gary Ross zuzendariaren eskutik saila berpiztu dute. Nolanahi ere, ez da zuzendari berriarena aldaketarik esanguratsuena, protagonista aldaketarena baizik.

Clooney, Pitt eta enparauak desagertu dira pelikula berritik, eta, haien ordez, emakumezkoek hartu dute agintea. Izan ere, Debbie Ocean Dannyren arreba da protagonista nagusia, egin nahi duen lapurreta handi baterako haren inguruan talde bat bilduko duena.

Horrela, Ocean's Eight-en ezagunak diren emakumezko aktoreak daude rol nagusietan: Anne Hathaway, Sandra Bullock, Cate Blanchett, Helena Bonham Carter eta Dakota Fanning. Horiez gain, bestelako pertsonaia ezagunek ere agerpen laburrak dituzte pelikulan, hala nola Maria Sharapova tenislaria eta Matt Damon bera.

'OCEAN'S EIGHT'

Zuzendaria. Gary Ross.

Aktoreak. Sandra Bullock, Cate Blanchett, Anne Hathaway, Helena Bonham Carter.

Herrialdea. AEB.

Urtea. 2018.

Iraupena. 110 minutu.

Generoa. Akzioa.

Asteazkenean estreinatuko dute Ipar Euskal Herrian.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Izuturik egon naiz; baina arrazionala da?»

Iker Tubia

Energia krisiaren eta klima aldaketaren aurrean, filosofia aldarrikatu du Basartek, erabaki eraginkorrenak hartzeko ezinbestekotzat jotzen baitu arrazoian oinarritzea. Altruismo eraginkorrean aritzen da orain.
Erreserbetan bermeak eskatzen hasi dira hainbat jatetxe. ©BERRIA

Bezeroak etorriko diren esperoan

Unai Etxenausia

Jatetxeei galera nabarmena ekar diezaieke bezeroek erreserba bat egin, ez direla joango abisatu ez eta, azkenean, ez agertzeak. Horrelakoak ez gertatzeko, hainbat jatetxe bezeroei bermeak eskatzen hasi dira erreserba egiten duenean, bezeroak lotzeko eta galerak gutxitzeko.

La Zurdako kide Andrea Ganuza, bere komikia aurkezten, La Zurda Berria jaialdian, maiatzaren 24an. ©MIRARI ETXABARRIA

Artearen jaialdia, denen esku

Itsaso Jauregi

Iruñeko La Zurda Berria jaialdian tailerrak eta arte erakusketak egin dira maiatzaren 26tik ekainaren 10era. Esperimentatzeko espazio seguru bat sortzea da helburua.

Atal berria du estilo liburuak: ikus-entzunezkoena. ©BERRIA

BERRIAren estilo liburuan atal bat sortu dute ikus-entzunezkoei buruz

Urtzi Urkizu

Irizpideak landu dituzte belarrirako nola idatzi, nola ahoskatu eta azpidatziak nola egin zehazteko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.