Albistea entzun

Datorren asteko estreinaldiak

Utopia kolektiboaren ifrentzua

Esperientzia pertsonalean oinarriturik, komuna batean girotu du Thomas Vinterbergek bere azken filma
'Kollektivet' filmak komuna baten bizimodua du oinarri, irudian bertako kideak.
'Kollektivet' filmak komuna baten bizimodua du oinarri, irudian bertako kideak. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Gontzal Agote -

2016ko abenduak 10

Thomas Vinterberg komuna batean bizi izan zen, 7 urte zituenetik 19 urte bete zituen arte. Zuzendariak kontatu duenez, oroitzapen ona du esperientzia hartatik. Gazte-gaztea zen, eta fantasiaz beteriko mundu batean bizi zela iruditzen zitzaion. Alkohola, sexua, elkarrizketa filosofikoak eta beste hamaika kontu ezagutu zituen komuna hartan eman zituen urteetan.

Bizitako esperientzia hori pelikula batera eraman nahi izan du zinemagile daniarrak. Baina nostalgia onberan erori beharrean, begirada zorrotz samarra da Kollektivet-ek eskaintzen duena.

1975. urtean dago girotuta pelikula. Erik Arkitektura irakaslea da, eta, aita hil berri zaionez, landan dagoen etxetzar bat jasoko du herentzian. Anna emaztea telebista aurkezle bat da, eta etxetzarrera lagun batzuk bizitzera gonbidatzea proposatuko dio senarrari. Aspaldi samarrean gain behera hasia da senar-emaztearen arteko harremana, eta, proiektu horretan, errutinari aurre egiteko modu bat ikusiko dute.

Horrela, lagunen arteko komuna bat sortuko dute. Denetarikoak dira hara bizitzera joanen diren adiskideak, eta, hasieran, ideia ona izan dela emanen du: denen artean hartzen dituzte erabakiak, eztabaida sakonak izaten dituzte, ez da hitz egiteko gai taburik...

Baina laster batean hasiko dira lehenengo arazoak sortzen, eta komunako giroa gaiztotu egingo da. Testuinguru horretan, gertaera batek hankaz gora jarriko du komunaren oreka delikatua, Erik bere ikasleetako batekin maiteminduko baita.

Dogmatik sortua

Lars von Trierekin batera, Thomas Vinterberg Dogme 95 izena hartu zuen mugimendu zinematografikoaren sortzaileetako bat izan zen. Zinemagintzaren oinarrietara itzultzea aldarrikatzen zuen mugimenduak, eta horretarako zuzendariek bete beharreko arau zorrotzen zerrenda bat proposatzen zuen.

Dogme 95 mugimenduaren irizpideei jarraikiz, 1998an pelikula bat egin zuen Vinterbergek, eta ospe handia ekarri zion: Festen. Besteak beste, epaimahaiaren sari berezia irabazi zuen filmak urte hartako Cannesko zinemaldian.

Mugimenduak ez zuen luze iraun. Estuegiak omen ziren zinemagileei ezartzen zitzaizkien arauak. Nolanahi ere, ordurako Thomas Vinterberg nahiko zuzendari ezaguna zen, eta horrek aukera eman zion pelikulak egiten segitzeko.

Danimarka utzi behar izan gabe, filmografia interesgarria ondu duVinterbergek. Egin dituen pelikulen artean, 2010eko Submarino eta bi urte geroago egin zuen Jagten filmek izan dute harrerarik onena ikusleen artean.

Iaz, berriz, lehen aldiz egin zuen lan Britainia Handian, eta Thomas Hardy idazlearen Far for the Madding Crown eleberriaren moldaketa bat egin.

'KOLLEKTIVET'

Zuzendaria. Thomas Vinterberg.

Aktoreak. Ulrich Thomsen, Trine Dyrholm, Martha Sofie Wallstr¿m Hansen, Helene Reingaard.

Herrialdea. Danimarka. Urtea. 2016.

Iraupena. 107 minutu.

Generoa. Drama.

Ostiralean estreinatuko dute Hego Euskal Herrian.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©Joanes Etxeberria - Iparraldeko Hitza

«Maskaradaren ideia abiatu zen, dantzariak badirelako»

Joanes Etxeberria - Iparraldeko Hitza

Dantzaria da, baina barkoxtarren biharko lehen maskaradan kauter izanen da; neska bakarra. Urte bat gibelatu baino, deliberatu dute udan ematea usaian inauteri garaian izaten den maskarada.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Nire ilusioa da ikusleek obrekin konektatzea eta zerbait sentitzea»

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Margolanen eta eskulturen bitartez barneko sentimenduak azaltzeko nahia du Mingolarrak. Duela hogei urte inguru egin zituen bere lehen lanak, era autodidaktan. Orain, lan batzuk ikusgai daude Ean.
Andoni Egaña eta Alaia Martin, bertsotan, Patxa plazan, 2018ko Baionako bestetan. ©ISABELLE MIQUELESTORENA

Besta eredua, auzitan

Iñaki Etxeleku

Osasun egoeragatik, Frantziako Estatuak eta herriko etxeak Baionako bestak debekatu dituzte, eta gazte asanbladak ez ditu besta alternatiboak antolatuko Patxa plazan. Bestek ekarri eraso sexistak ikusirik, ereduaren garrantzia aipatu dute gazte asanbladako kide batek eta EHZko Brigada Ubeleko beste batek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna