Albistea entzun

Gorago begiratu nahian

Zuazok ekin dio sasoiaurreari, kanporaketetarako sailkatzeko xedez

Ainara Arratibel Gascon -

2022ko abuztuak 2

Datorren denboraldian Espainiako Ohorezko Mailan arituko diren hiru euskal taldeen artean, Zubileta Evolution Zuazo bakarrik zegoen oraindik ere oporretan. Baina, atzotik, martxan da Joseba Rodriguez Haito-k zuzentzen duen taldea. Aurreko sasoian ongi jokatu zuen Barakaldoko taldeak, eta beheko postuetatik aldendu zen. Sasoi honetan, txapelketa eredua aldatu dutela kontuan hartuta, helburua argia da: azken lau postuak saihestu, eta kanporaketak jokatzea.

Bost jokalari fitxatu dituzte: Sara Moles eta Ane Valero hegalekoak, eta Andrea Zaldua, Nerea Gil eta Paula Molano albokoak. Molesek, Gilek eta Zalduak esperientzia dute Ohorezko Mailan, Aula Valladoliden, Sant Quirzen eta Bera Beran aritu ziren, hurrenez hurren; Valero eta Molano, berriz, harrobitik datoz, Kukullagatik. «Oso pozik nago fitxatu berriekin. Kalitatezko multzoa osatuko dugu. Uste dut egokitzapena erraza izango dela. Jokalari gazteentzat talde erakargarria gara».

Taldearen bizkarrezurra lehengo berbera da: Mada eta Isi Fernandez-Agusti, Maddi Bengoetxea, Estitxu Berasategi eta Izei Permach, besteak beste.

Ro'Casaren aurka izango dute ligako lehen partida, irailaren 3an. «Denboraldiaurreak beste astebete gehiago irautea nahiko genuke ; motz egiten da». Hain zuzen ere, sei lagunarteko jokatuko dituzte sasoiaurrean. Bera Bera, Beti Onak, Sabadell, Gijon, eta Sporting La Rioja izango dituzte kontrario. Gijonen aurka bi neurketa jokatuko dituzte.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nerea Eizagirre, Anoetan, 2024ra arte berritu duela dioen elastikoarekin. ©Reala

Nerea Eizagirrek beste urtebeterako berritu du Realarekin

Julen Etxeberria

Erdilari tolosarrak zortzigarren denboraldia egingo du txuri-urdinen lehen taldean. «Polita da nire bizitzako taldean jarraitzea», esan du kapitainak

 ©JON URBE / FOKU

«Pena daukat Bidasoarekin tituluren bat irabazi ez izanaz»

Julen Etxeberria

Julen Aginagaldek bihar jokatuko du azken partida erretiroa hartu aurretik, 40 urterekin, eta punta-puntan 24 urtez aritu eta gero. Kirol ibilbide luze eta oparoa egin du; irabaz daitekeen ia dena irabazi du: «harro» dago egindakoaz.
Orioko arraunlariak iazko Gipuzkoako Txapelketa irabazi ondorengo ospakizunean. ©JON URBE / FOKU

Lehen helburuak jokoan

Beñat Mujika Telleria

Neguko sufrimenduak ahaztu, eta igandean hasiko dituzte arraunlariek traineruen urteko lehen txapelketa ofizialak. Zarautzen jokatuko da Gipuzkoako Txapelketa. Iazko garaipenak errepikatzen saiatuko dira Orio eta Hondarribia.

Jokin Altuna, pilota batekin jolasean, Aitor Elordi aukeraketa hastear zegoen unean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Xehetasun txikietan dago txapela

Imanol Magro Eizmendi

Altuna III.ak eta Elordik antzeko pilotak hautatu dituzte finalerako. Jaurlaritzak dopin kontrola egin die finalistei. 215 sarrera gelditzen dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.