Bagdaden 35 lagun hil dituzte eraso suizida batean

2018ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Gutxienez 35 lagun hil zituzten atzo Bagdaden, bi erasotzaile suizidak eginiko atentatu batean. Barne Ministerioaren arabera, eraikuntza sektorean lan egiteko esperoan zegoen jendetzaren artean zartarazi zituzten gainean zeramatzaten lehergailuak, Tayaran plazan. Atentatu horren ondotik, iparralderago dagoen Jamil barrutian beste bi herritar hil zituzten bonba bat lehertuta. Atentatuak ez zituen inork bere gain hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.