PERTSONAIAK

2015eko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Irrien Lagunak kluba sortu zenean jaio ziren Pupu eta Lore bikiak. Eta haiek hezteko, beste bost pertsonaia sortu zituzten. Bakoitzak arlo bat irudikatzen du, eta balio batzuk transmititzen.

Marikalanbre. Zientzia arloko pertsonaia da, eta haren sekretuak ezagutarazten laguntzen die haurrei, istorio eta esperimentuen bidez.

Ane pirata eta Patakon. Elkartasuna irudikatzen dute bien artean. Sentiberak dira bazterkeria pairatzen dutenekiko. Konplizitatea bilatzen dute guztiekiko.

Tiritatxo. Erizaina da Tiritatxo. Osasunari buruzko kontuak argitzen dizkie Irrien Lagunei. Beti izaten du tiritaren bat eskura min hartzen duenari laguntzeko.

Martinber. Kultura eta kirol arloko pertsonaia da, eta musika, artea, bertsolaritza, sormena, literatura... gustuko ditu.

Largabista. Natura kontuetan aditua da Largabista basozaina. Gizon jakintsua da, baina azalpenak emateko modu berezia du: batzuetan ipuin bat kontatzen du, besteetan hitz-joko bat egiten du... Natura zaintzea zein garrantzitsua den jabetzen laguntzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.